Euskera I Español

Beste ikerketa batzuk

slider-investigaciones-otras

“Hilkortasunaren ehuneko sei ariketa ezak eragiten du”

Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi duenez, munduko hilkortasunaren %6 ariketa fisiko ezak eragiten du.

Ezagutu itzazu datuak


 “Ariketa Fisikoa sustatzeko OME-ren zazpi aholku”

Osasunaren Munduko Elkarteak (OME) jarduera fisikoa sustatzeko zazpi aholku argitaratu ditu.

Helburu nagusiak sedentarismoaren areagotzea ekiditzea, eta haurren garapen egokia eta zahartze osasuntsua sustatzea dira. Horretarako, politika publiko bateratuak eta estrategia anitzak ezartzea proposatzen du.

Estatu guztietan sufritzen dauden ariketa fisikoa egiteko tendentzia jaisten doa eta hori aldatzeko, konprometitzea eta ingurumen eta giza-kulturalak diren  estrategiak konbinatzea beharrezkoa izango da. Enpresa, komunikabide, parke, garraio eta heziketa eremuetako praktikek eta politikek ariketa fisikoan eragiten dute, beraz gizarteko sektore guzti hauek esparru hauek, soluzioen bilaketan parte hartu beharko dute. Argi dago, pertsonak eta komunitateak modu seguruan, irisgarrian eta atseginean gogotsu mantetzeko, informatu, motibatu eta laguntzeko beharrizan nabaria dagoela.

Ariketa fisikoa gehiago egiteko konponbide bakarrik ez dago. Beraz, ikuspegi integral eta eraginkor batek estrategia anitzak eta bateratuak ezartzeko beharra izango du. Erronka hau bere gain hartuko duten Estatuei laguntzeko, Osasunaren Munduko Elkartearen arabera, jarduera fisikoa sustatzeko zazpi “inbertsio onenak” daude, eraginkorrak eta mundu mailan aplikatu ahal direnak.

  • 1. Eskola programa integralak
    Eskolek umeei eta gazteei jarduera fisikoaren praktika erraztu ahal die. Eskolak funtsezko ingura osatzen dute, bizimodu osasuntsu eta aktiboa bultzatzen duten ohiturak eta ezagutzak ikasleen artean garatzen laguntzen duten programak aurrera eramateko.
  • 2. Garraio publikoari, bizikletari eta oinezko desplazamenduei lehentasuna ematen dieten garraio politikak eta sistemak.
    “Garraio aktiboa” da modurik praktiko eta iraunkorrena eguneroko ariketa fisikoa areagotzeko. Hau hazten baldin bada, onura kolateralak lortu ahal izango dira, besteak beste aire kalitatearen hobekuntza, trafikoaren gutxitzea eta CO2 emisioen murrizketa.
  • 3. Irisgarritasun segurua eta bidezkoa ahalbidetzen duten Hiri diseinudun azpiegiturak eta arautegia
    Modu egokian sortutako ingurune fisikoak esparru seguruak eta irisgarriak eskaini ahal ditu, olgetarako, kirola egiteko, oinez edo bizikletan ibiltzeko.

    Estatu, eskualde eta tokian tokiko hiri-plangintzek eta diseinuek eremu mistoen sorrera behar dute, merkataritza eta zerbitzu establezimenduak edo lantokiak, etxebizitzetatik hurbil kokatuz eta oinez egitea eta bizikletan ibiltzea errazten dituzten errepide sareak ere.

  • 4. Osasun-arreta sistemetan sartzen eta igorgarri ez diren gaixotasun kronikoen prebentzio eta jarduera fisikoaren kontzeptuak
    Medikuek eta osasun arloko profesionalek eragin handia dute gaixoen jarreran. Hori dela eta, biztanleriaren esparru askotan eragin ahal dezakete. Lehen eta bigarren mailako prebentzioari dagokionez, garrantzitsua da jarduera fisikoaren inguruko mezu baikorrak helaraztea. Mezu hauek gaixoaren gaitasun eta eskuragarri ditugun baliabideetara egokituko dira.
  • 5. Jarduera fisikoaren inguruan gizartea heztea, komunikabideak erabiltzea kontzientziazio lanetarako eta gizarte-arauak aldatzeko
    Komunikabideen bidez jarduera fisikoaren inguruko mezu argiak eta indartsuak helarazi ahal dira, modu eranginkorrean gainera. Izan ere, Estatu gehienetan jarduera fisikoaren sustapena oso eskasa da. Horregaitik, komunikabideak gazteen artean ariketa fisikoa sustatzeko, ezaguerak handitzeko, komunitatearen baloreak eta arauak aldatzeko eta pertsonen artean bizimodu aktiboa sustatzeko baliagarriak izango lirateke.
  • 6. Komunitateari zuzendutako programak, non esparru eta baliabide desberdinek parte hartzen duten, komunitatea bera eta baliabideak mobilizatuz

    Bizi-ibilbideko jarduera fisikoaren praktikan eragiten duten ikuspegi komunitario integralak askoz eraginkorragoak dira, jarduera fisikoaren areagotzeko helburuarekin gizarteari zuzendutako programa bakarra baino.

    Praktika hau sustatzeko politika, programa eta populazioaren hezkuntzarako ariketak hiriak bezalako inguru erabakigarrietan kokatzen badira, tokian tokiko gobernuek, eskolek eta lantokiek politika eta heziketa programa integralak erdiesteko aukera izango dute. Pertsonak bizi diren, lan egiten duten eta dibertitzen diren lekuetan egindako ikuspegi komunitario integralek, pertsona kopuru handiagoa mobilizatzeko gaitasuna dute.

  • 7. “Kirola Guztiontzat” bultzatzen dituzten eta honen praktika bizitzako garai guztietan sustatzea bilatzen duten kirol programak eta sistemak
    Kirola mundu osoan dago hedatua eta pertsonek ariketa fisiko gehiago egin dezaten,”Kirola Guztiontzat” edo kirol komunitarioko programak eta politikak aplikatu ahal dira.

    Kirolak duen erakargarritasun unibertsala dela eta, kirol mota bakoitzaren moldaketa aurreikusten duen kirol sistema integral bat antolatu ahal izango litzateke, jarduera anitzak eskainiz, adin guztietako emakume, gizon eta umeeen interesei erantzuteko. Gobernuko erakundek zein pribatuek jarduera fisikoa sustatu ahal dute, giza eta ekonomia oztopoak murrizten dituzten babes politika eta programen bitartez, praktikan jartzeko motibazioa ere areagotzen dute, minusbaliotasunen bat duten pertsonak ahaztu barik.

itzuli

 
 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR