Euskera I Español

Txorierriko osasun zentroek jarduera fisikoa aginduko dute

  • Mugikon en Txorierri
    Mugikon en Txorierri
     

Eusko Jaurlaritza eta Mankomunitatea elkarrekin lanean arituko dira ‘Mugiment’ programan

DERIO - Ariketa fisikoa egitea ezinbestekoa da bizitza osasungarria izateko. Hori dela eta, Osakidetza, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritza eta Txorierriko Mankomunitateko Erkidego Esku-hartze Zerbitzua lankidetzan arituko dira patologia kronikoak dituzten pertsonen jarduera fisikoa sustatzeko programan. Ekimen horren helburua pertsona horien osasuna hobetzea da.

Eusko Jaurlaritzaren Mugiment egitasmoaren eta Osakidetzaren kirol errezeta programaren barruko ekimena da. Horrela, bailara horretan, programa horrek Mugiment Txorierri izena darama.

Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio, sendagileek pazienteei, bakoitzaren patologien eta adinaren arabera ariketa fisikoa aginduko dien programa horren parte izango dira. Ondoren, kirol eragileek osasun aholku horiek paziente bakoitzerako egokituko dituzte, udalerri bakoitzean eskaintzen diren kirol baliabideetara moldatuz. Horrela, Mankomunitatea osatzen duten herrietako osasun-etxeetan, familiako hamabi sendagileetako bakoitzak 12 paziente aukeratuko ditu otsailean –55 urtetik gorako emakumeak eta 45 urtetik gorako gizonezkoak–, eta euren osasunaren balorazio osoa egingo diete.

Gaixotasun kardio-baskularrekin erlazionatutako bi arrisku faktore gutxienez hautematen zaizkien pazienteak jarduera fisiko eta osasun espezialistengana bideratuko dira, eta horiek izango dira paziente bakoitzarentzat lanerako jarduera plana diseinatuko dutenak. Martxoan, apirilean eta maiatzean kirol eragileak pazienteekin lanean arituko dira, banaka eta taldean, beti ere paziente bakoitzaren gaitasun fisikoaren arabera diseinatuta egongo diren ariketak erabiliz.

BIGARREN BALORAZIOA. Horrez gain, lanerako plan horrek, udalerri bakoitzak duen kirol zerbitzu sare zabala hartuko du kontuan, horrela herri bakoitzak dituen abantailak bultzatuz: ibilbideak, irteerak, kiroldegiak, etab. Epealdi horren ondoren, jarduera fisikoko espezialistek pazienteak euren osasun-etxeetara bideratuko dituzte, beste osasun balorazio bat egiteko eta, horrela, lanerako planaren onurak koantifikatu ahal izateko.

Lan horren guztiaren azken helburua, lortutako emaitzetan oinarrituz, pazienteei bizitza osasungarri ohitura plana diseinatzea izango da, haiek beraien eguneroko bizimoduan sar dezaten, ikasitako ohitura onak barneratuz.

Programa pilotua da eta, horrela, emaitzen arabera, epe luzera ezarriko litzateke, Txorierriko Mankomunitatetik azaldu duten bezala.- L. Gondra

DENBORA GUTXI BARRU

Beste esperientzia batzuk. Ariketa fisikoa osasunaren sinonimoa da, eta erakundeek ezagutzen dute horren garrantzia. Ez da Osakidetzak kirol errezetari dagokionez aurrera daraman lehenengo esperientzia. Duela zenbait hilabetetatik tresna horrekin ari dira lanean Getxon eta Bilbon. Erakundeen eta sektoreen arteko lankidetzak dira, sedentarismoa saihesteko eta onurak sortzen dituen jarduera fisikoa sustatzeko.

iturria deia.com 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

 
 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR